Paul Alone
Artista nafarra sare sozialek azken urtean eman diguten sorpresarik handienetako bat izan da. Azken hilabeteetan hainbat kanta atera ditu, eta bere letren atzean dagoen egiak maitemindu egin gaitu. Orain, Quiéreme o mátame, Te acuerdas edo No valgo pa ciudad azken singleekin batera, TOUR002 berriari ekin dio. Egon den ia hiri guztietan sold out kartela zintzilikatzea lortu du.
Paul bizitzaz maiteminduta dago, eta bere ahotsarekin, pasioarekin eta, bera bezala, errealak eta zintzoak diren istorioekin, harrapatu egiten gaitu. Bizitza bera, nafarraren berezko dotoreziatik eta naturaltasunetik kontatua, zentzumenentzako gozamen hutsa, berriz ere arimara iritsiko zaiguna. Argazkilaria, poeta, zinemazalea eta musikagile autodidakta izateaz gain, bizitzaz maiteminduta dago, eta horrek guztiak bere birako zuzeneko emanaldiak nolakoak izango diren imajinatzen laguntzen digu: ikuskizun paregabe bat, seguru.
Conciertos del artista:
Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.